XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. AMETSAK: LAGUN ALA ETSAI?

UNIBERTSO HURBILA, BAINA EZEZAGUNA

Batzuetan gauez urduri eta asaldatuta esnatzen gara.

Seguru asko horren arrazoia ameskaiztoren bat izango zen; zein gaizto izan gaitezkeen gogorarazita egundoko buruhausteak eman dizkigun ameskaiztoren bat.

Gure lagunen bat hil egin dela eta gainera poztu egin garela izan daiteke ametsa, adibidez.

Gure asmo eta borondatearen hain aurkako diren gauza hauek, zein barne-indarrek eragiten dizkigute?

Gertaera hauek ahalik eta azkarren ahazten saiatzen gara.

Ez dizkiogu inori esaten; ezta geure buruari ere, neurri batean, eta barne-sekretu bihurtzen ditugu.

Bestela esan, horrelako ankerkeriak irudimenean izateagatik errudun sentitzen gara, eta denboraz baliteke geure baitan ametsen beldur izatea, nahiz eta beste zenbait aldiz ametsak atseginak izan.

Ametsen munduarekiko beldur edo mespretxuzko jarrera hau antzinakoa da eta gure ametsetako asko ez dira gaur goizekoak.

Europan, munduan beste inon ez bezala arbuiatu dira ametsak (...).

René Magritte-ren Loti ausarta.

Ametsak eta sinboloak: loaren erregeak.